EZKUTUKO TALENTUA

Ezagut ezazu!

2020ko urriaren 1ean
Iberdrola Dorrea (3. solairua). Euskadi plaza 5, 48009 BILBAO – BIZKAIA

Bizkaiko enpresetako talentua identifikatzeko jardunaldia, bereziki emakumeak eta Lanbide Heziketako tituludunak

Datorren martxoaren 24an egingo da “Ezkutuko talentua” jardunaldia. Ikaslan Bizkaiak, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareak,, sustatuko du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu Sailarekin lankidetzan. Bertan, aukera egongo da erakundeetako langileen potentzialari, gaitasunei eta trebetasunei buruzko gogoeta egiteko. Garrantzi nabarmena emango zaie emakumeei eta lanbide heziketako tituludunei, eta bereziki azpimarratuko dira produkzio-ehunari egiten dizkioten ekarpenak eta enpresei gainerakoetatik bereizteko eman diezaieketen balioa.

Bizkaiko bost enpresatako bost emakume zuzendarik, Mireia de Diego Ibáñez, Ana Saratxaga Goikoetxea, Leire Mendibe Gil, Miren Gutiérrez Inchaurza eta Fábia Silva Gomesek gogoeta egin eta beren iritzia emango dute hainbat gairen inguruan, besteak beste:

  • Talentuaren egoera enpresetan.
  • Genero-arrakala hezkuntzan.
  • Zer egin dezakegu ingurune bakoitzetik?

Ondoren, parte-hartzaileek baterako gogoeta egingo dute, hurrengo edizioetarako proposamen gisa balioko duten ondorioak ateratze aldera.

Lanbide Heziketaren V. Euskal Planean jasota dagoen bezalaxe “aurrera egiteko jarrera eduki behar da, aurrea hartuz eta esfortzuak beste modu batera lan egiteko beharrizanean zentratuz, betiere beste xede eta helburu batzuekin eta lan egiteko beste modu batekin”. Horren harira, ezinbestekoa da pertsonen eta elkarteen arteko lankidetzan oinarritutako lana egitea, batez ere, LHko ikastetxeen eta enpresen artean.

Ikaslan Bizkaiak, Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen elkartea den aldetik, Bizkaiko gizarteak eta produkzio-ehunak dituen erronka berriei aurre egiteko egiten du lan. Besteak beste, lan-esku kualifikatuaren falta da erronka horietako bat, eta, horregatik, sustatu egin nahi duguenpresen eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetza, kasu honetan, hainbat sektoretan erreferente diren arteko lankidetza, kasu honetan, hainbat sektoretan erreferente diren , en este caso, escuchando a las mujeres directivas de empresas de Bizkaia hitza emanez.

Jardunaldiko programa

Gosari-formatua.
Gehienez ere 40 pertsona. Bertaratzeko, ezinbestekoa da izena ematea

9.15 Ongietorria.

9.30 Jardunaldiaren aurkezpena. .

Alba Estanyol Marín. IKASLAN BIZKAIAko koordinatzailea.

9.35 Jardunaldiaren inaugurazioa.

José Manuel González Fidalgo. IKASLAN BIZKAIAko presidentea.

Patricia Campelo Martínez. BIZKAIKO FORU ALDUNDIko Berdintasuna Sustatzeko zuzendari nagusia.

9.45 Mahai-ingurua.

Ana Saratxaga Goikoetxea. Ekintzailea. Amore Paper.

Miren Gutiérrez Inchaurza. Ormazabal distribución secundaria enpresako giza kapitalaren arduraduna.

Mireia de Diego Ibañez.  De Diego SL enpresako kudeatzailea.

Leire Mendibe Gil.  Egoin taldeko giza baliabideen zuzendaria.

Fábia Silva Gomes.  Dronak enpresako sortzailea eta zuzendari-kudeatzailea.

10.30 Lan-mahaiak.

11.20 Jardunaldiaren ondorioak.

11.25 Jardunaldiaren itxiera.

Susana González Rómulo. BIZKAIKO FORU ALDUNDIAren Enplegua Sustatzeko zuzendari nagusia.

11.30 Agurra.

Alba Estanyol Marín. IKASLAN BIZKAIAko koordinatzailea.

HIZLARIAK

Mireia de Diego

Mireia de Diego Ibáñez

Excavaciones de Diego S.L.
De Diego SL enpresako kudeatzailea

1

Ana Saratxaga Goikoetxea

Amore Paper
Ekintzailea

Leire Mendibe Gil

Egoin S.A.
Directora de RRHH Grupo Egoin

Miren Gutiérrez Inchaurza

Ormazabal Distribución Secundaria
Giza kapitalaren arduraduna

Fábia Silva Gomes

Dronak
Dronak enpresaren sortzailea eta zuzendari-kudeatzailea

EMAN IZENA GAUR!

Ikaslan Bizkaiak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu, webguneak ondo funtzionatu dezan, erabiltzaileak webguneko edukiak behar
bezala ikusi ditzan eta estatistikak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula joko dugu.
Nolanahi ere, cookie-en konfigurazioa edonoiz alda dezakezu. Informazio gehiago

Ikaslan Bizkaia utiliza cookies propias y de terceros para el correcto funcionamiento y visualización del sitio web por parte del usuario,
así como la recogida de estadísticas. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso.
Puedes cambiar la configuración de 'cookies' en cualquier momento. Más información

ACEPTAR
Aviso de cookies